ESPAÑOL / EUSKARA / FRANÇAIS
 

Club
Email


 

Mendiko upategia.Ardo ekologikoak

Mendiko upategia, 2001. urtean sorturiko familiarteko upategia da, Nafarroa jatorrizko izendapena duten ardo ekologikoak ekoizten ditu, mendi behera eskualdean dagoen Oibarko haranean dituen berezko mahastien 14 hektarietan. Haietan, garnatxa, tempranillo, cavernet sauvignon eta syrah motako mahastiak hazten dira sistema ekologikoen bidez.

 

Oibarko mahastietatik Mendiko upategiak modu ekologikoan eta eskuz egindako ardoen zurrutada bakoitzak, arima beste garai eta zonaldeetara eramaten gaitu. Lurralde hau, Mendi Behera, Nafarroako erresumaren bihotza zen garai haietara hain zuzen. Hortaz geure ardoak dastatzera , mahastiak ikustera eta Leireko monastegia, Xabierko gaztelua eta Zangoza ondoan dagoen upategia bisitatzera gonbidatzen zaitugu.


 
Datozen asteetan egonen garen azoken egutegia baieztatu dugu jada.

Mendiko Upategia Euskal Herriko txoko desberndinetara hurbilduko da datozen asteetan. Gure produktuak, gure lana, gure lurra eta orohar gure jarduna ezagutarazteko izanen gara. Inguruko jendea gonbidatzen dugu beraz, gure ardoak ezagtzera, neraien atzean zer dagoen ezagutzera eta baita gainerako ekoizle agroekologikoen eskaintza dastatzera ere. Hauek dira baieztatuta ditugu azokak:

- Abuztuaren 10an. Ezpeleta. IDOKIk antolatuta. 10-etatik 18-ak arte.

- Irailaren 1ean. Donostia, boulevarra. Biolurrek antolatuta. 10etatik 14ak arte

- Irailaren 2an. Lekorne, Garroko jauregia. BLE-k(Biharko Lurraren Elkartea) antolatuta. 10 etatik 13 arte eta 15etatik 17ak arte.

- Irailaren 8an. Errenteria, Gamon Zumardian. Biolurrek antolatuta. 10etatik 14ak arte.

- Irailaren 16an. Irurtzun, Belardi-Bizilur-EHNE, udala eta sakanako garapen agentziak antolatuta. Goizez

- Irailaren 16an. Zerain. Biolurrek antolatuta. 10etatik 14ak arte.

- Irailaren 22an. Urretxu. Biolurrek antolatuta. 10 etatik 14ak arte.

 
Mendiko Upategiak Durangoko 2018ko Berdeago Nature azokan hartuko du parte

Asteburu honetan, urtarrilaren 27 larunbatan eta 28 igandean izanen da Berdeago Nature azokaren 6. edizioa. Bertan Mendiko upategia izanen gara gure ardoa jende guztiari eskeintzeko irrikaz. NNPEKren barnean dauden Nafarroako beste ekoizle batzuekin batere hartuko dugu parte.

Ordutegia: Larunbatean 10:00etatik 21:00etara eta igandean 10:00etatik 20:30etara 

Azoka hau elikagaien, energiaren eta bestelako kontsumo ohituren inguruan alternatibak badirela erakustea eta gizarteari eskura jartzea du helburu. Zatoz gu eta alternatiba guztiak ezagutzera!!

Info gehio: www.berdeago.com/eus

 

 
Club
 
Tienda en Pamplona
 
Ardo-turismoa
Bizi ezazu ardo turismoa Mendi Beheran, Mendiko upategian
Camino del Monte s/n · AIBAR 31460 · T 625 136 321
Erosteko moduak
Icnea Design mit VinoHispania Technologie