ESPAÑOL / EUSKARA / FRANÇAIS
 


Iruñako denda

Iruñean ere topatuko gaituzu, Azpilagaina auzoko Jose Mª Beobide kaleko 3, zenbakian. Duela zenbait urte alokairuan hartu genuen graneleko ardorekin lan egiten zuen saltoki hau, gure ardoa bertan saldu ahal izateko. Horrela gure ardoa kontsumitzailearengana hurbiltzeko aukera ematen digu inongo bitartekaririk gabe.


Dendako produktu izarra Mendiko Ardoa dugu, eta hau formato desberdinetan topatu dezakegu. Botiletan, Mendiko ardo desberdinez aparte, nafarroako kalitatezko beste ardo ekologiko desberdinak ditugu. Bag in box formatuan, 5, 10 eta 15 l ko grifodun kutxa batzuk dira hauek, eta granela. Azken formato honen bidez zure etxetik botila edo garrafatxoa ekarrita, depositotik bertatik hartu dezakezu Mendiko ardoa, prezio interesgarrian eta inongo hondakinik sortu gabe.

Ardoaz aparte beste produktu hauek ere topatuko dituzu:


- Nafarroako barazki eta fruta ekologikoak


- Granelezko eskaintza zabala, lekaleak, Martinelli pastak, arroza, fruitu lehorrak eta gosarirako zerealak ere.


- Nafarroako kontserba sorta anitza.


- Oliba oilioak eta ozpin desberdinak, conbentzionalean eta ekologikoan, eta formato desberdinetan.


- Ozpinetako eskaintza zabala.


- Likore eta edari tradizionalak, goraipatzekoak patxaran eta anis eskaintza, mota eta formato desberdinetan.


- Goxo eta pasta artisau eskaintza interesgarria, eztiak, marmeladak, ekologikoak eta konbentzionalak.


- Enlatatutako kalitatezko produktu sorta interesgarria, kantauriko produktuekin, edo lekale bikainak besteak beste. 


Dendan Maitek egiten du lan, Bitorren alaba eta Imanolen arreba. Azken bi hauek mahasti eta upategiko lantetan ibiltzen dira eta Maite, lurrak sortzen duen hori kontsumitzaileari eskaintzen azpilaginako dendan.

 

Camino del Monte s/n · AIBAR 31460 · T 625 136 321
Erosteko moduak
Icnea Design mit VinoHispania Technologie