ESPAÑOL / EUSKARA / FRANÇAIS
 

Club
Email


Oibar. Mendi Behera (Nafarroa)

Mendiko upategia Mendi Beheran dagoen Oibarko herrian kokatuta dago. Eskualde honetako  paisai, landare eta animali guztiak aurrepirineotako ezaugarriek osatzen dituzte, batez ere  aberatsak eskualdea zeharkatzen duten Irati, Aragoi eta Onsella ibaien bazterretan. Eremu honetako aniztasuna haziz joan da denbora joan ahala, lurralde honetan egon izan diren herritar desberdinekin batera,Galtzada erromatarra, Donejakue bidea edota almadien jaitsierek berebiziko garantzia izan dute eskualde honen osaketan, bai maila pisajistikoan, bai herrietako antolaketetan eta baita herritarren jakintza eta ohituretan ere. Paisaia osoa duela milaka urte finkatuz joan zen, itsasoak lur hauek estaltzen zituenean, bere atzera egite motel eta pausatuak aztarna ugari utzi ditu hemen. Ekialdetik Aragoi ibaia sartzen da, ibaian behera lorte ibaiarekin, Banzerberako errekastoak, Bizkaia eta Induziren artean Oibarko ibarra osatzen dute, O-ibar.

 

aibar

 

Duela ehundaka urte, lurralde hauek baskoiak bezala ezagutu zirenak betetzen zituzten, jende abegikorra zeinak, erromatarren zenbait ondare erabili zituzten euren antolaketarako, hala nola,zubiak, galtzadak, herrixkak eta herriak. Beste gauza askoren artean Erromatarrek bertakoei mahastien landaketan hezi zituzten. Garai haietan hasi zen Mendi Beherako izena erabiltzen zonalde hau izendatzeko, Berduneko ubidetik zetozen haize gogorrek mendi eta larreak aireztatzen zituzten aparteko ardoak sortuz. Mendi Beherako biztanleek ardo kultura hau hobetuz joan dira urtez urte eta mendez mende, jasotako irakaspen zahar haietatik hasita gaurdaino, ardo atsegin, sendo, fruta zaporekoak eta jostalariak sortuz, Mendiko upategia da hain zuzen ondare zahar honen oinordeko bat.

 

aibar

 

Eskualde hau Nafarroako erresumaren bihotza egon zen. Antzinako kondaira askok Mendi behera nafarroako erdigune bezala kokatzen dute, Rokaforten jaio zen Santxo Gartzes I honek oparotasun aldi bat ekarri zuen geure eskualdera. Geroago, Leireko monastegiak eragin handia izango zuen eta ez soilik eremu erlijiosoan baizik eta giza arloan ere, Leatxeko Jerusalengo San Juan Ordena, Kasedako merkataritza oparoa, Esaren erresistentzia ospetsuak, Oibarrren kokapen estrategikoa, Esatik Lergaraino Erromaterrek utzitako ondarea lur haien garapenean sekulako eragina izan dute Donejakue bidearen garrantzia ahaztu gabe. Honetaz gain Zangozan jaio zen Nafarroako azken erregea izan zen Enrique de Albret. Garai hartan ere, Zaretik zetorren familia noble batetik eratorria, 1506-ko apirilaren 7-an jaio zen Xabierko gazteluan, eskualdeko herritarrik unibersalena, Fracisco de Jaso Azpilikueta.

 

aibar

 

aibar

Camino del Monte s/n · AIBAR 31460 · T 625 136 321
Erosteko moduak
Icnea Design mit VinoHispania Technologie