Azken bi urteko mahats ekoizpen eskasa izan eta gero, duela bi urte izozte bortitzarengatik eta aurrekoan mildiuarengatik, gehien bat urteko ardoen ekoizpena lehenetsi dugu eta azken aldian ondutako ardorik ez dugu izan. Baina oaurten 2018ko uztaren parte bat kupeletan ontzera bideratu ahal izan dugu, eta aurreko urteko geldiunea kupel zaharrak kendu eta berriak jartzeko baliatu dugu. Beraz frantziar aritzeko kupela berrien lehen ardoa dugu hau, Hiru hilabete terdi pasa du ardoan beran gordeta, modu honetan kupeletik usai eta zapore dotoreak hartu ditu baina ardoaren jatorrizko izana mantendu du ere.
|