Mendiko Upategiak esperientzia desberdin bat eskeintzen dizu, naturala, gure ardoak bezala!
Bisita upategian; Laborantza eta mahastizaintza nola bizi dugun kontatuko dizuegu, upategiaren abentura nola hasi genuen, mahasti ekologikoen zaintza zertan datza azalduko dizuegu, gure ardoaren ekoizpen prozesua erakutsiko dizuegu instalazioak ikusten ditugun bitartean. Beti ere istorio honen protagonisten eskutik(40 minutu guti-goiti-behiti)
Dastaketa: Upategian ditugun ardoak probatuko ditugu (nahiz eta baten bat gaizki abestu ;) ) mokadu batekin, herriko txistorra txingarretan errea( 10 lagun edo gehiagorentzat) edo bertako ekoizkinekin.
Prezioa:10 euro
Bisita erreserbatu edo edozein kezka argitu nahi baduzu, deitu ondoko telefonora Imanol 671031371, edo idatzi hemen azpian Mahastiak ikusteko aukera legoke ere.
|