Oraindik orain, mendi beheran eta Oibarren, lurraren ohiko erabilerak diren lehorreko fruta arboladi eta zereal landaketak bizirik diraute. Mendi beheran, ez iparralderago eta ez hegoalderago, olibondoak zonalde egokia aurkitu izan du betidanik. Urtaro bakoitzean eguzkiak geure lurrak kolore desberdinez estaltzen ditu, kolore nahasketa bereziak sortuz, arbendolondoen loratzea,udazkeneko mahasti gorriak, mahastien berde berria zereala horituz dihoan garaiarekin bat eginten dutenean.
Modu honetan, belaunaldiz belaunaldi mantendu diren lurraren landaketa eredu anitz eta eder hauen testigua jaso du Victorino Ibero Martinez-ek .Ume bat besterik ez zenean bere aitari laguntzen zion etxeko behorrarekin batera mahastien zaintzan eta ustiapenean. Bertatik jaso du gaur darabilen ekoizpen eredu hau, duela 40 urte egiten zuten bezala fitosanitariorik ez erabiltzea, ongarri naturalen erabilera, kimaketa, mahatas bilketa,desforracinar(landarea berde dagoenean egiten den kimaketa), mahastiak kontu handiz lantzen ditu bere aitak bere arbasoetatik ikasi zuenari jarraituz.
Antzinatik datorren ondare hau babesteko, lanari bere aldetik ekitea izan zuen aukera bakarra, pestizida,ongarri kimiko eta landare trasgenikorik erabili gabe, ardo ekologiko bat egitea izan zen hautatutako bidea antzinako ondare horri eusteko. Horretarako zenbait urte behar izan zituen bere lurrak garbitu eta desintoxikatzeko prozedura ekologikoa guztiz gauzatzeko.
|